EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak Laudion

Gartzen Garaio Atxurra 2023ko mai. 28a, 22:27

Zazpi zinegotzi lortu ditu talde abertzaleak. / Aiaraldea.eus

Ainize Gastaka Martinez koalizio abertzaleko zerrendaburua izan da hautagairik bozkatuena. 

Lehia estua izan da azken unera arte, baina azken momentuan EH Bildu eta EAJren arteko 29 botoko aldeak azken zinegotzia eman dio Ainize Gastaka buru duen hautagaitzari, duela lau urte baino bi ordezkari gehiago. Horrenbestez, EH Bilduk lortu du ordezkaritzarik zabalena Laudioko Udalean, zazpi zinegotzirekin. Koalizio abertzalearen zerrendak 3.087 boto lortu ditu, 2019an baino 639 boto gehiago, %24ko igoera.

Bestalde, EAJk 523 boto galdu ditu, 2019ko Udal Hauteskundeekin alderatuta eta, aurretiaz aipatu bezala, zerrenda bozkatuenetik 29 botora geratu da. Ordezkari kopuruan ere eragina izan dute emaitza negatiboek; jeltzaleek zinegotzi bat galdu dute eta sei izango dituzte aurrerantzean.

Omniak ere behera egin du boto kopuruan. Guztira, 1.365 boto lortu ditu eta 442 hautesle galdu ditu 2019ko emaitzekin alderatuta. Ordezkari kopuruan, ordea, ez du aldaketarik izango talde independenteak. Azken legealdian bezala hiru zinegotzi izango ditu, sortuko den udalbatza berrian ere.

Ordezkari publiko bat galdu duena PSE-EE izan da. Talde sozialistak, EAJk eta Omniak bezala, beherakada izan du boto kopuruan. Botoen %9,64 lortuta Loli Muriel izango da PSE-EEren zinegotzi bakarra Laudiko Udalean datozen lau urtetarako.

Gehiengo berrien esperoan

Emaitzek aldatu egin dute Laudioko Udaleko mapa politikoa, eta koalizio berriak sortu beharko dira udal gobernuak eskuratzeko. PSE-EEren beherakadaren ondorioz, Omnia talde independenteak izango du gehiengo posibleak osagarritzeko giltza; baina, kapitulo hori ekainean ebatziko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide