2023/06/04 16:00 - 19:30

Jardunaldia

Gazte-gazteak jardunaldiak

Gazte-gazteak jardunaldiak
Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio

Etorkizunari begira, Aiaraldeako gazteriarentzat bideratutako jarduerak eta ekitaldiak eraiki eta antolatu nahiko genituzke zuekin batera, baina horretarako lehenengo pausua elkar ezagutzeko eta entzuteko aukera izatea da!

ADINA: 14-18

Ekintza garatuko da Aiaraldea Ekintzen Faktoria

EGITARAUA:

16.00- 17.00 ELKAR EZAGUTZEKO DINAMIKAK
17.00-19.30 HAUSNAR- TXOKOAK
19.30 AISIALDIA, MERIENDA ETA MUSIKA


Zergatik Gazte- gazteak jardunaldiak?

Badakigu askotan gazteak helduek zuzendutako mundu batetik deskonektatuta sentitzen garela, eta gure iritziak eta ikuspuntuak ez direla behar adina entzuten.  Baina jakina da potentzialitate, ahalduntze eta irudimen gaitasuna badugula. Horregatik, guretzat, zuentzat eta zuek zuzendutako gune bat sortu nahi dugu, zuen ideiak eta ekarpenak izango baitira jardueren protagonistak. Zuen kezkak, ametsak, etorkizunerako ideiak eta gustuak entzun nahi ditugu. Uste dugu garrantzitsua dela giro osasuntsua eta segurua eraikitzea, bakoitza eroso senti dadin eta euskaratik eta euskaraz lan egin ahal izateko; horregatik, giro inklusiboa eta guztiekiko errespetuzkoa ziurtatuko dugu. Beraz, 14-18 urteko gazteentzat sortutako jardunaldiak eramango ditugu aurrera, ekintza eta hausnar txoko desberdinez osatutako egitarauarekin!

Jardunaldi hauetan, zuen iritziak partekatzeko eta entzunak izateko aukera izateaz gain, zuen antzeko interesak dituzten beste gazte batzuk ere ezagutzeko aukera izango duzue.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide