Lauri Barria eta Kafe Iluntze izan dira Laudioko XIII. Pintxo Lehiaketaren irabazleak

Jone Gartzia Gerra 2023ko eka. 1a, 13:00

Maiatzeko azken asteburuetan ‘Dastatu Laudio’ lemarekin antolatu du APILLek herriko pintxo lehiaketa. Atzo eman zituzten sariak Lamuza parkeko Kasinoan eta zenbait opari txartel ere banatu zituzten herri bozketan parte hartutakoen artean.

Laudioko merkataritza eta ostalaritza elkarteak herriko hamahirugarren pintxo lehiaketa antolatu du maiatzean. Dastatu Laudio lelopean, 17 establezimenduk hartu dute parte pintxo barrarik onenaren  eta pintxo libre onenaren kategorietan.

Oro har, APILLek “pintxoen maila handia” eta lehiaketak “herritarren eta bisitarien artean izan duen harrera bikaina” azpimarratu ditu.

Epaimahai teknikoa “sukaldari ospetsuek” osatu dute eta herritarrek ere bozka emateko aukera izan dute. Horien artean, gainera, zenbait opari txartel banatu zituen APILLek, 250 euroko bat, 100 euroko bat eta 25 euroko hamar.

Atzo, maiatzaren 31n, egin zuen APILLek sari banaketa Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan. Bertan banatu zituen aurrez aipatutako sariak herritarren artean eta balorazio teknikoaren zein herri-balorazioaren sariak bi kategorietan, hau da, pintxo barrarik onenaren eta pintxo librerik onenaren sailetan.

Epaimahai teknikoak Lauri Barria saritu zuen bi kategorietan eta herritarrek, aldiz, Kafe Iluntze jo zuten bi sail horietako irabazle. Lauri Barria, gainera, pintxo librerik onenaren herri-balorazioan hirugarren sailkatu zen, epaimahai teknikoaren baloraziorik onena jasotzeaz gain.

Honakoak izan ziren emaitzak:

Pintxo barrarik onenaren balorazio teknikoa: Lauri Barria

Pintxo librerik onenaren balorazio teknikoa:
    1- Lauri Barria
    2- Haitzulo Barri
    3- Azoka Cocktail Bar

Pintxo barrarik onenaren herri-balorazioa: Kafe Iluntze

Pintxo librerik onenaren herri-balorazioa:
    1- Kafe Iluntze
    2- Laudioko Batzokia
    3- Lauri Barria

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide