2023/06/13 19:00

Hitzaldia

Oinharri eskolaren aurkezpena

Oinharri eskolaren aurkezpena
Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio

Oinharri Eskolaren eraikuntza prozesua herri mugimenduentzako formakuntza politikorako eskola sortzeko eta eraikitzeko prozesua dugu, 2019an martxan jarri eta gero, behar bezainbeste urtez luzatuko dena.

Arestian aipatu bezala, Eskola honek bizipenetan oinarritutako prestakuntza integrala bultzatzea du xede, besteak beste, kultura, komunitate-lanak, teoria eta praktika politikoa edota antolakuntza-lana dira bere lan-ildo nagusiak. Prozesuan zehar, Oinharriren oinarriak jartzea da asmoa, hau da, eskolaren espazio fisikoa, proiektu pedagogikoa zein proiektuaren antolakuntza harriz harri eraikitzea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide