Euskal Ligara igotzeko zorian egon da Altzarrate. Laudioko futbol klubak igoera fasean parte hartu zuen larunbatean Hernanin, eta bi talderen aurka neurtu zituen indarrak: Sestao River eta Hernani CD.
Laudioko kirolariek nahiko argi zuten oso zail izango zutela partidak irabazteko, bi aurkariak oso onak direlako. “Azken finean, nabaritzen da Bizkaia eta Gipuzkoan maila altua dutela Arabarekin alderatuz”, azaldu du Irune Egiguren entrenatzaileak, “hiru taldeak ikusita gure taldea oso gaztea zen, esperientzia gutxiagokoa. Hernani eta Sestao, aldiz, Euskal Ligan egon dira dagoeneko”.
Altzarratek 6-1 galdu zuen Sestao River-en aurkako norgehiagoka, eta 4-0 Hernaniren aurkakoa. Hala ere, esperientzia “polit” bezain “erabilgarria” izan dela ziurtatu du Egigurenek, “erortzen eta galtzen ere ikasten delako”.
