Vital Fundazioak, Laudioko Udalarekin batera, herriko gazteen artean kirola sustatzeko jardunaldi bat antolatu du, 6 eta 14 urte bitarteko haurren artean batez ere. Topaketak herrian egiten diren kirol minoritarioak ere ikusarazteko balioko du. ‘I. Vital Kirolpass’ izena duen hitzordua datorren larunbatean, hilak 10, izango da, 11:30etik aurrera, Gardeako Udal Kiroldegian. Goiz osoan zehar (14:30ak arte) parte hartzen duten gazteek hainbat kirol modalitate praktikatu ahal izango dituzte: padela, tenisa, bola, eskalada, atletismoa eta hockeya.
Jardunaldi horretan parte hartzen dutenek kirol zentroko arlo guztietatik pasatu eta informazio gunean emango zaien pasaportea bete beharko dute. Bete eta leku berean entregatu ondoren, opari bat jasoko dute.
Ekimena Vital Fundazioak oinarrizko kirola sustatzeko egiten duen apustuaren barruan dago, hain ezagunak ez diren diziplinak ezagutu eta egin ditzatela erraztuz, aisialdi parte-hartzailea eta osasungarria sustatuz eta gazteen artean kirola egiteari uztea saihestuz.
Jardunaldiak herriko hainbat kirol erakunderen laguntza izango du: Club Ruperto Urkijo bola-toki, Ganbegi 6-2 Hockey Taldea, Laudio Atletismo Taldea, Laudio Tenis Club, Laudio Padel Club eta Haitzetan Gora Mendi Taldea.