Laudioko ikasleek energia kontsumoa eta kutsadura murrizteko zenbait neurri proposatu dizkiote Udalbatzari

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko eka. 7a, 16:00

Laudioko ikasleak izan dira gaurko Udal Osoko Bilkurako protagonistak. / Aiaraldea.eus

Ordezkari publikoekin elkartu dira Laudioko hainbat ikastetxeetako ordezkariak, udalbatza aretoan egindako bileran. Agenda 2030 programaren barruan landu dituzten proposamenak aurkeztu dituzte ikasleek, udalerri jasangarriagoa lortzeko helburuarekin.

Laudioko ordezkari politikoekin batzartu dira gaur Lamuza, La Milagrosa, Fabian Legorburu, Latiorro, Laudio Ikastola eta Laudio BHI ikastetxeetako ikasleak, udalbatza aretoan.

Agenda 2030 proiektuaren barruan egindako lana aurkeztu eta bertan hartutako konpromisoak eta proposamenak azaldu dizkiete gazteek udal-talde politikoei.

Honako hauek dira luzatutako proposamenak arloz arlo:

  • Argiteria: Argiteria publikoa LED motakoa izatea, argiteria publikoan energia berriztagarrien erabilera bultzatzea; soilik beharrezkoak diren farolak piztuta izatea; herriko establezimendu eta saltokietako erakusleihoetako argiak itzaltzea; Gabonetan LED argiak erabiltzea eta haien kopurua murriztea; eta argi-kutsadurarik ez dagoen begiratoki bat prestatzea izarrak ikusi ahal izateko.
  • Mugikortasuna: Udalerrian bizikleta eta patinete elektrikoen alokairua sustatzea eta garraio publikoa bultzatzea. 
  • Energia berriztagarriak: Udalak eguzki-panelak instalatzea.
  • Energia-pobrezia eta -eraginkortasuna, eta klima-babeslekuak: Herriko gazteentzat negurako gune bat prestatzea, egoera zaurgarrian daudenei laguntzak ematea eta berdegune gehiago egokitzea, parkeak, besteak beste.
  • Energiaren erabilera arduratsua: Udal-eraikinetan tenperatura egokia kontserbatzea eta mantentzea, eta herriko kaleetan zehar entxufeak instalatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide