Laudio Tenis Klubak balorazio oso positiboa egin du denboraldiari dagokionez. Izan ere, bere hiru jokalarik lortu dute Arabako txapela janztea.
Lehenik eta behin, Sare Esturok eta Jon Lujak irabazi zuten 10 urtetik beherako kategorian Laudion jokatutako lehiaketan.
Gero Ander Urquizak ere garaipena lortu zuen Gasteizen lehiatutako Arabako Haur Kategoriako Txapelketan. Torneo horretan Ariane Sarachok bigarren postua eskuratu zuen, finalera heldu eta gero.
Andoni Agirretxe Laudio Tenis Klubeko kideal azaldu du oso pozik amaitu dutela denboraldia, lau gazte heldu baitira finaletara eta horietako hiru, gainera, irabazle izan ziren.
Arrakasta izugarritzat jotzeaz gain, Agirretxek azpimarratu du oso gustura aritzen direla eguneroko lanarekin eta ikasleekin, zeinak lehiatzen diren Euskadiko eta Espainiar estatuko txapelketetan. Agirretxek uste du sintonia onaren eta ahaleginaren isla direla emaitzak.
Azkenik, gogoratu dute udan Tenis Campusa egingo dutela eta hirueleduna izango dela. Interesdunek 695 776 630 telefono zenbakira dei dezakete.