Atletismoaren epizentroa bilakatu da Laudioko Zumalakarregi etorbidea gaur goizean. Laudio Atletismo Klubak antolatuta, 10K lasterketaren edizio berria egin dute bertan.
11:00etatik hasita, adin guztientzako lasterketak prestatu dituzte. Lasterketa nagusian 325 lagunek hartu dute parte, eta Koldo Ayesta laudioarra izan da 10 kilometroko ibilbidea osatzen azkarrena. 2016an egin zuten lehenengo edizioa, eta geroztik erreferentziazko hitzordua bilakatu da inguruko atletismo zaleentzat. Antolakuntzatik oso egokitzat jo dute parte hartzea, argudiatuta proba herrikoiek ez dituztela normalean hainbeste lagun elkartzen. Halaber, pandemia aurreko parte-hartze kopuruetara iristea da Atletismo Klubaren nahia.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte