Atleta gazte eta helduek bete dute Zumalakarregi etorbidea 10K lasterketaren edizio berrian

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko eka. 18a, 14:47

Ehunka korrilakalari elkartu dira gaur goizean Laudioko Zumalakarregi etorbidean, Laudio Atletismo Klubak antolaturiko 10K lasterketan parte hartzeko. 2016an egin zuten lehenengo edizioa, eta geroztik erreferentziazko hitzordua bilakatu da inguruko atletismo zaleentzat.

Atletismoaren epizentroa bilakatu da Laudioko Zumalakarregi etorbidea gaur goizean. Laudio Atletismo Klubak antolatuta, 10K lasterketaren edizio berria egin dute bertan.

11:00etatik hasita, adin guztientzako lasterketak prestatu dituzte. Lasterketa nagusian 325 lagunek hartu dute parte, eta Koldo Ayesta laudioarra izan da 10 kilometroko ibilbidea osatzen azkarrena. 2016an egin zuten lehenengo edizioa, eta geroztik erreferentziazko hitzordua bilakatu da inguruko atletismo zaleentzat. Antolakuntzatik oso egokitzat jo dute parte hartzea, argudiatuta proba herrikoiek ez dituztela normalean hainbeste lagun elkartzen. Halaber, pandemia aurreko parte-hartze kopuruetara iristea da Atletismo Klubaren nahia.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide