Amurrio Harro eta Laudio Harro egunak ospatu dituzte asteburuan LGTBIQ+ komunitatea bistaratu eta aldarrikatzeko helburuarekin. Ekimenaren bigarren edizioa izan zen Amurriokoa, eta iazko arrakastari eutsi egin zion.
Ekaitzak gogor jo zuen mobilizazio orduan, baina horrek ez zituen parte-hartzaileak baretu eta ordu txikiak arte luzatu zen jai-giroa Juan Urrutia Plazan.
Laudion, ordea, Zubiko Malekoia izan zen harrotasunaren epizentroa. Yogurinha Borova artistak El Lio tabernako terrazatik irakurri zuen eguneko pregoia, eta kalejira batek aldarriz eta musikaz jantzi zituen herriko kaleak jarraian. Iluntzean takoi lasterketa eta ileorde festa egin zituzten bertan.
BIDEOA | @YOGURINHA artista laudioarra izan zen Laudio Harro eguneko pregoilaria, LGTBIQ+ pertsonen eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko beharra azpimarratu zuen pic.twitter.com/2q3ZAT30BZ
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) June 19, 2023