Hamasei saltokik hartu dute parte Erakusleihoak artearekin kanpainan. Horietako bakoitzak Kultur Etxeko pintura ikastaroko ikasleek egindako artelan bana du ikusgai, baita QR kode bat ere. Izan ere, erakusketaz gain, zozketa bat ere antolatu du Laudioko merkatarien elkarteak.
Ekainaren 29ra arte har daiteke parte eta 30ean egingo du APILLek zozketa.
Zehazki, 150 euroko erosketa txartel bat zozkatuko du APILLek kodeak eskaneatu eta Laudio Berrikusiren app-an ‘Erakusleihoak artearekin’ botoia sakatzen dutenen artean. Ekainaren 29ra bitarteko tartea zabaldu du horretarako, hau da, datorren ostegunera bitartekoa. Merkataritza elkarteak jakinarazi duenaren arabera, zenbat eta bisita gehiago egin, orduan eta aukera gehiago izango dituzte parte-hartzaileek saria eskuratzeko.
Hauek dira ibilbidea osatzen duten saltokiak:
- 1971
- Almacenes Álava
- Baimen
- Can Can
- Santamaria harategia
- Ez&bai
- Gorobel
- Kukuma
- Lur natur denda
- Mimitos
- Nina life styling
- Optica luyando
- Juan tapizeria
- Trece13
- Tximeleta
- Unan jantzi denda