Laia Sagarduy Ercilla hautatu du Euskal Selekzioak Espainiako Txapelketan lehiatzeko. Laudioar Txirrindulari Elkarteko eskolako kideak Cartagenara jo beharko du horretarako uztaileko lehen asteburuan.
Bai berak zein Leire Egia Barañanok esperientzia izan dute denboraldi honetan Arabako Selekzioarekin eta horri esker, besteak beste, Sagarduyk aukera izan du Euskal Selekziora joateko.
Aste honetan entrenamenduetan buru-belarri sartuta dago kirolaria, herritiik kanpo.