Britainiar doinuekin hasi du Laudioko Musika Bandak udako denboraldia

Erredakzioa 2023ko eka. 26a, 19:45

Udako lehen emanaldia eskaini zuen Laudioko Musika Bandak atzo Aldai plazan. "Kontzertu britainiarra" eskaini zuen musika elkarteak dozenaka lagunen aurrean eta Sandra Veigaren zuzendaritzarekin. 

Modu horretan, bandako kideek hasiera eman diote udako denboraldiari. Urteroko dinamikari jarraiki, abuztuan dute bereziki begirada jarrita, hainbat emanaldi eta kalejira eskainiko baitituzte hilabete horretan, sanrokeetan. 

Argazkiak: Miguel Angel Brizuela

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide