Aitor Lazkanok eginiko kartelak iragarriko ditu Laudioko Jaiak

Erredakzioa 2023ko eka. 26a, 19:30

Aitor Lazkanok diseinatu du aurtengo jaietako kartela. / Laudioko Udala

Aitor Lazkanoren irudia hautatu dute Laudioko jaiak iragartzeko. Haurren kategorian, aldiz, Garazi Arteta gailendu da. 

Laudioko Jaietako kartel lehiaketak badu irabazlea. Aitor Lazkanok eginiko afixak ilustratuko ditu aurtengo sanrokeak. Artista laudioarraren Laudioko jaiak. Denon jaiak margolana 194 botorekin gailendu da lehiaketako herri-bozketa fasean. Guztira, 26 irudi aurkeztu dituzte norgehiagokara.

Haurren artean, aldiz, Garazi Artetak irabazi du, Buruhandien atzetik lanarekin. Guztira, 36 kartel aurkeztu dituzte kategoria honetan, eta botoen %20 eskuratu du 11 urteko gaztearen irudiak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide