Bihar 19:00etan Libros de Ruta argitaletxeak Landismo testua aurkeztuko du Bilboko Gordoniz kaleko 47. zenbakian duen liburu-dendan. Hitza hartuko duten egileen artean Txani Rodriguez idazle laudioarra egongo da, argitalpenean parte hartu baitu. Euskadi Sariaren irabazleak ipuina sortu du Landismo lanerako eta Aiaraldea Komunikabideari azaldu dio Mikel Landaren lehiatzeko moduan inspiratu dela.
Argitaletxeak iragarri du Marcos Pereda koordinatzaileak ere parte hartuko duela eta espero duela Elena Alcalde eta Ramon Espinar politikariak ere aritzea aurkezpen ekitaldian.
Libros de Ruta argitaletxeak berak aipatu dio Aiaraldeari liburua ez dela, berez, Mikel Landari buruzkoa, baizik eta txirrindularitzari eta zaletasunari buruzkoa, eta landismoa horren adibide dela. "Bere ingurukoei adierazi diegu eta jakinaren gainean daude", nabarmendu dute.
Horrela, Mikel Landa zenbait testutan agertzen da -ipuinetan zein saiakeretan- eta beste batzuetan ez. Argitalpen honekin, Libros de Rutak bere 10. urteurrena ospatuko du eta egile sorta batu nahi izan du horretarako: "Ez genituen kirol kazetariak nahi, baizik eta bestelako egileak, txirrindularitza gogoko dutenak, baina ez dutenek horretan lanik egiten. Txani Rodriguez da adibiderik argiena".