Arenaseko jokalari berria zara, zein izango da zuen helburua denboraldi honetan? Eta zure helburu pertsonala?
Bai, Arenaseko jokalari berria naiz. Haiekin hitz egin genuen eta konfiantza handia jarri dute nigan eta espero dut nik konfiantza hori itzultzea. Nire helburu pertsonala, ahalik eta partida gehien jokatzea eta ondo egitea da, minutuak behar ditut eta agertu behar naiz.
Taldearen helburua ez daukat oraindik oso argi, ez dudalako asko hitz egin haiekin, baina, Arenasek urtero talde lehiakorrak egiten ditu eta suposatzen dut goiko lekuetan egoteko borrokatu nahi duela.
Bukatu berri den denboraldian igoera lortu zenuen Sestao Riverekin, nolakoa izan zen denboraldia? Partida garrantzitsuenetan lortu zenuen titularra izatea, ez da hala?
Denboraldi oso polita izan da, baina exijentea ere bai. Presio pixka bat geneukan igo behar ginelako. Pasa den urtean partida batera geratu ziren eta jendeak bazekien hau haien eta gure urtea zela.
"Barakaldon ondo hasi nintzen, baina lau hilabete eta gero jokatu barik geratu nintzen azalpenik gabe"
Hasieran ez nuen jokatu, baina beste atezainak behatzean mina hartu zuen eta jokatzen hasi nintzen. Aukera aprobetxatu egin nuen eta partida asko jarraian jokatu nituen, taldeari partida askotan laguntzen. Gauzak ondo atera dira urte honetan, eta oso pozik nago horrekin.
Nola baloratzen dituzu Gernikan eta Barakaldon izandako esperientziak?
Barakaldon ilusio handiz sartu egin nintzen, justu Athletic-ekin harremana eten berri nuen eta Barakaldok aukera heman zidan han jokatzeko. Hasieran ondo, jokatzen hasi nintzelako, baina, gero, lau hilabete jokatu barik egon nintzen azalpenik jaso gabe.
"Athletic Clubean hiru atezain onekin egin nuen topo: Herrerin, Simon eta Remiro"
Gainera, mailaz jaitsi ginen eta hori gogorra izan zen. Gero, Gernikan, berandu heldu zen nire fitxaketa eta, gainera, bertako atezaina ondo jokatzen zegoen, puntuak ematen zizkion taldeari. Urte zaila izan zen hori, ez nuelako asko jokatu.
Athletic Cluben oso garai latza izan zenuen, kirol aldetik. Ramiro eta Simon izan ziren zure taldekideak, nolako harremana duzu eurekin?
Bi atezain onekin egin nuen topo, baina lehen taldeak deituta joan nintzen partidak izan ziren Iago Herrerin lesionatu egin zelako. Honekin esan nahi dut hiru atezain onekin egin nuela topo. Nire harremana haiekin ona zen orduan eta ona da oraindik; baina, Remirorekin eta Simonekin duela denboraldi bat ez dudala hitz egiten, Iagorekin, ordea, bai hitz egin dudala.