Gaur 14:00ak aldera jazo da erasoa Laudion. Lekukoek adierazi dutenez, bi gaztek makila bat atera dute euren autotik eta gizon baten atzetik atera dira korrika.
Gizonak lortu du Zumalakarregi etorbideko frutadenda batean sartzea, baina kolperen bat jaso du barruan.
Handik gutxira, Ertzaintza eta Udaltzaingoa agertu dira, baina erasotzaileak ez zeuden ordurako. Lekuko batek adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari Markuartura doan errepidetik ihes egin dutela autoz.
Ertzaintzak argitu dio komunikabideari biktimak oraindik ez duela salaketarik jarri eta erasotzailea identifikatuta dagoela.