Kultur sorkuntza Aiaraldean

Ariadna Martinez Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalean arituko da datorren ikasturtean

Jone Gartzia Gerra 2023ko uzt. 11a, 17:30

Ariadna Martinez emanaldi batean. / Ariadnamartinez.com

Soprano laudioarrak urtarrilaren 28an egingo du debuta Espainiako Auditorio Nazionalean. Faureren Requiema interpretatuko du Enrique Sanchez baritonoarekin batera.

Ariadna Martinez sopranoak urtarrilean jakin zuen 2023/2024 denboraldian Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalean arituko zela; baina, berriki denboraldiaren aurkezpena egin arte isilpean gorde behar izan du informazioa. Hala adierazi du Radio Llodiori eginiko elkarrizketa batean.

Castinga gainditu eta gero, Faureren Requiema interpretatzeko hautatu dute, Enrique Sanchez baritonoarekin batera. Biak elkarrekin arituko dira Juan Carlos Matamoros eta Jordi Navarro tronboi-jotzaileekin, Jose Francisco Martinez tuba-jotzailearekin eta Sofia Martinez narratzailearekin, Edmundo Vidal zuzendariaren agindupean.

Estreinaldia 2024ko urtarrilaren 28an izango da, 12:00etan Auditorio Nazionaleko areto sinfonikoan. Nolanahi ere, zuzenean entzuteko aukerarik ez dutenek RTVE Espainiako irrati-telebistaren Radio Clásica saioan izango dute emanaldiaz gozatzeko aukera.

Martinezek Radio Llodiori adierazi dio urduri bezain pozik dagoela, baina gogor lan egingo duela onena emateko bere ibilbide profesionalean mugarria izango den egunean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide