Busti zaitez egitasmoaren XXI. edizioa izango da bihar eta horretarako Batzalarrin kalean salmenta postua jarriko dute. Askotariko materiala erosi ahalko da bertan -kamisetak, katiluak, euritakoak...- eta helburua esklerosi anizkoitzaren kontrako dirua biltzea izango da.
Ekarpen ekonomikoa egiteko beste modu bat elkartasun pintxoa izango da. Hau da, pintxoak salduko dituzte eta norberak erabakiko du zenbat ordaindu.
Esklerosi anizkoitza daukan Jebi Vales laudioarra da egitasmoaren antolatzailea eta azpimarratu du dirua batzeaz gain, informazioa zabaltzea ere badela xedea. Horretarako, informazio orriak banatuko dituzte eta norbaitek galderarik izanez gero, zuzenean berari galdetzeko aukera izango du.