Lasterketa uztailaren 22an izango da, larunbat honetan eta herriko jaien giroan. Korrikalariak 18:00etan abiatuko dira Aretako zubitik eta 13 kilometroko eta 750 metroko desnibel positiboko ibilbidea osatu beharko dute puntu berera iristeko.
Ibilbidean zehar bi anoa-postu egongo dira: 5,5. kilometroan eta helmugan. Jaki eta edari likidoak eta solidoak banatuko dituzte horietan.
Zozketa zabalik egongo da ostegun honetako -uztailak 20- 15:00ak arte.
Areta Trail elkarteak urtero ematen dio lortutako diru-sarreren zati bat elkarteren bati. Aurten saldutako dortsal bakoitzeko bi euro emango dizkiote Aretako Guraso elkarteari. Dortsalak 15 euroan daude eskuragarri Buscametas atarian, eta opari-sorta zabala ematen dute izen-ematearekin batera.