Artisau eta baserritar azoka izango da Aretako jaietako berrikuntza nagusia

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko uzt. 18a, 08:56

Guztira 21 postuk osatuko dute artisau eta baserritar azoka. / Aiaraldea.eus

Artisau eta baserritar azoka egingo dute datorren uztailaren 22an, Aretako jaietako egitarauaren barruan. Aspaldi egin ohi zen ekintza berreskuratu nahi izan du Jai Batzordeak, azoka jai-programazioko ekintza garrantzitsu bilakatzeko asmoz.

Eskualdeko artisau eta baserritarrek Aretako jaietan egingo dute topo datorren uztailaren 22an, Aretako Jai Batzordeak antolatutako azokan. Duela hainbat urte jai-egitarauaren barruan antolatu ohi zen azoka berreskuratu nahi izan du horrela jai-batzordeak, eta datozen urteetan jai-programazioko ekintza garrantzitsuenetako bat bilakatzea dute helburu.

Jai Batzordeko kideak pozik azaldu dira plazaratutako kartelarekin eta, orotara, hogei postu baino gehiago egongo dira azokan.

Denbora tarte laburra izan dute azoka antolatzeko, baina Jai Batzordeko kideak pozik azaldu dira plazaratutako kartelarekin. Orotara, hogei postu baino gehiago egongo dira. Besteak beste, ostegunetan Laudioko merkatuan postua jartzen duten tokiko ekoizleei luzatu diete azokan parte hartzeko gonbitea, eta bertan izango dira Oleta baserriko kideak, Gastaka Euskal Pastelak, Lusuriko gaztak eta Atxandieta baserriko lagunak.

Eskaintza zabalena, ordea, eskualdeko artisauena izango da. Guztira, 17 artisau bilduko dituzte: Tanta Atelier, Olaja_Art, Leike, Oda belarritakoak, Biritz, Hiruconceptstore, Maluke, Irma, Bitxi Art, Sigi-Saga, Marimatraka, Arteun Puzzle, Sara Najera, Eider Garcia eta Ziogalduak. Artisau eta baserritarrak goizeko 10:00etatik 14:00etara arituko dira euren produktuak saltzen.

Aretako Jai Batzordetik Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez, "oso gogotsu" daude guztiak, bai antolatzaileak, baita postua jarriko dutenak ere. "Datorren urtera begira, gure balioekin oraindik gehiago lotu nahi dugu azoka eta harreman estuagoa izan parte-hartzaile guztiekin. Azoka egitarauaren parte izatera pasako den ekimena izatea espero dugu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide