"Talentuaren ihesa" saihesteko inbertsioak aldarrikatu ditu Javier de Andres hautagai popularrak Laudion

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko uzt. 18a, 08:51

PPko kideak atzo Laudion egindako ekitaldian. / @InakiOyarzabal

Laudion izan ziren atzo PPko kideak, Espainiako hauteskunde orokorretarako botoa eskatzen. Javier de Andres zerrendaburu arabarrak "inbertsio publiko eta pribatuen beharra" azpimarratu zuen, "dekadentzian" dauden herrietan aukerak sortzeko.

Uztailaren 23an ospatuko diren Espainiako hauteskunde orokorren kanpainaren barraun Laudio bisitatu zuten atzo PPko kideek, herritarren artean botoa eskatzeko. Antonio Oyarzabal, Laura Garrido eta Javier de Andres eskualdeko militante popularrekin elkartu ziren, tartean Montse Canive eta Iñigo Pedruzo.

Javier de Anderes Espainiako Diputatuen Kongresurako hautagai arabarrak, "lanpostuak, aberastasuna eta aukerak sortzen dituzten inbertsio politikak" egiteko beharra aldarrikatu zuen komunikabideen aurrean, "talentu-ihesa" eta "gazteek Laudio bezalako udalerriak utzi behar izatea" saihesteko. Hautagai popularrak inbertsio publikoak zein enpresariek sustatutako inbertsio pribatuak aldarrikatu zituen, "Laudio bezala dekadentzian dauden udalerriak suspertzeko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide