KULTUR SORKUNTZA AIARALDEAN

Josu Ortizek Global Music Awards sarietan zilarrezko aipamena eskuratu du

Jone Gartzia Gerra 2023ko uzt. 20a, 11:05

Josu Ortiz obra bat zuzentzen. / J.O.

Laudioko musikagileak konposizio klasikoko kategorian aurkeztu zuen berak konposatutako 'The Himalayas Suite' piezaren bideoa, Bilboko Udal Musika Bandak interpretatuta, eta zilarrezko saria jaso du. Aiaraldea komunikabideari azaldu dio saria zertan datzan.

Josu Ortiz Delgadok 2017an konposatu zuen berriki Global Music Awards-etan saritua izan den pieza. Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioan gradu profesionaleko bosgarren mailan zegoen, eta orkestra sinfonikorako eta korurako idatzi zuen The Himalayas Suites. Urte horretako maiatzean estreinatu zuen obra kontserbatorioan bertan.

Gerora, pieza bera bandarekin interpretatzeko aukera luzatu zioten eta orduan egokitu zuen banda sinfonikorako eta korurako. Laudioko Udal Bandarekin estreinatu zuen, 2018ko Gabonetako kontzertuan.
Horren ostean, pieza bera Bilboko Udal Musika Bandak interpretatzea proposatu zioten, eta ezin izan zuen ezetz esan. “Ezin nion uko egin, inoiz nire obraren bat interpretatu duen talderik profesionalena baita”, azaldu dio musikagileak Aiaraldeari. Jose Rafael Pascual Vilaplanak zuendu zuen pieza. “Ospe handiko nazioarteko zuzendaria da, zuzendari izateaz gain, banda munduan konpositorea ere bada”.

Estreinaldia bideoz grabatu zuten -behean ikusgarri dagoena- eta, horren ostean otu zitzaion laudioarrari Music Global Awards sarietara aurkeztea. Azaldu duenaren arabera, ez dute dute sari ekonomikorik banatzen, “soilik errekonozimendua, zure musikari-balioa aitortzen dute”. Mundu osoko eta mota guztietako musikariak aurkezten dira urtero antolatzen den sariketara.

Hiru sari maila daude: urrezko aipamena, zilarrezkoa eta brontzezkoa. Musikariek edozein musika estiloko piezak aurkez ditzakete: popa, reggaetona, performancea... Ortizek konposizio klasikoko kategorian aurkeztu zuen bere lana eta zilarrezko aipamena eskuratu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide