Piztu dira Aretako jaiak. Eskolako bi urteko gelako familiek izan dute lehenengo suziria jaurtitzeko ardura. Aretako herriari eskerrak emateko probestu dute aukera, bi urteko gela zabalik mantentzeko borrokan aktibo parte hartzeagatik. Hori bakarrik ez, Glavistako 240 langileak ere izan dituzte gogoan irakurritako pregoian.
Honezkero ‘tsunami gorriak’ hartu ditu Aretako kaleak, baina festa giroa txupinazoa jaurti baino lehenago abiatu da. Aretako Gazte Asanbladak ohiko gazte bazkaria antolatu du txosnagunean eta eskolako frontoian pilota txapelketa umoretsua egin dute.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte