ARGAZKIAK

'Tsunami gorriari' ongi etorria egin diote Aretako jaietan

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko uzt. 21a, 20:07

Aretako Eskolako bi urteko gelako familiek piztu dituzte Aretako jaiak, Euskal Eskola Publikoa aldarri eta “tsunami gorriari” ongi etorria emanez. Asteazkenera arte luzatuko da festen maratoia Aretan.

Piztu dira Aretako jaiak. Eskolako bi urteko gelako familiek izan dute lehenengo suziria jaurtitzeko ardura. Aretako herriari eskerrak emateko probestu dute aukera, bi urteko gela zabalik mantentzeko borrokan aktibo parte hartzeagatik. Hori bakarrik ez, Glavistako 240 langileak ere izan dituzte gogoan irakurritako pregoian.

Honezkero ‘tsunami gorriak’ hartu ditu Aretako kaleak, baina festa giroa txupinazoa jaurti baino lehenago abiatu da. Aretako Gazte Asanbladak ohiko gazte bazkaria antolatu du txosnagunean eta eskolako frontoian pilota txapelketa umoretsua egin dute.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide