Eguraldia lagun eta ikuslez inguratuta abiatu zuren atzo arratsaldean Areta Trail lasterketako 166 parte hartzaileak. Aretako mendi lasterketak bere bosgarren edizioa osatu zuen atzo, orain arteko emakumezkoen presentziarik handienarekin.
Iñaki Isasi izan zen 13 kilometroko ibilbidea osatzen azkarrena, Pello Moreno atzetik gertu zuela. Ivan Elorriaga eta Lamia Arcas izan ziren tokiko korrikalaririk azkarrenak. Taldekako sailkapenean, aldiz, Aiaramendi Korrikalariak taldeak irabazi zuen.
Hauek izan ziren korrikalaririk azkarrenak
Gizonezkoen sailkapena:
- Iñaki Isasi
- Pello Moreno
- Koldo Etxebarria
Emakumezkoen sailkapena:
- Ione Bordes
- Beatriz Laguna
- Dalia Alonso
Hemen kontsultatu daiteke sailkapen guztia.