Laudioko Udalak babesa adierazi die Autoglas-Glavistako langileei

Jone Gartzia Gerra 2023ko uzt. 24a, 13:47

Gaur goizean egin dute adierazpen instituzionala udaletxe aurrean. / Laudioko Udala

Gaur goizean egin du adierazpen instituzionala Laudioko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak. Udal talde politiko guztiek aho batez onartu dute Autoglas-Glavistako langileei elkartasuna eta laguntzeko prestutasuna erakusteko testua.

EH Bilduk, EAJk, Omniak eta PSE-EEk osatzen duten Laudioko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gaur goizean egin du Autoglas-Glavistako langileei babesa adierazteko ekitaldia. Adierazpen instituzionalean Guardian jo dute “muturreko egoera larri honen zuzeneko arduradun”, ez delako konponbiderik errazten ari.

Izan ere, 240 langile dituen Autoglas-Glavista erosteko interesa duen inbertsore bat dagoen arren, Guardianek uko egin dio enpresaren bideragarritasunerako beharrezkoak diren lursailak saltzeari. Laudioko Udalak salatu du Guardianek Parter Capital putre-funtsari enpresaren ekoizpen-lerro bat zen Autoglas-Glavista saldu zionetik “desinbertsioak eta ABEEEak gertatu direla, eta orain itxiera mehatxua egin dutela, bestelako irtenbiderik badagoen arren”.

Zabaldutako adierazpenean azaldu dute Udalak berretsi egiten duela “enpleguarekin eta industria-jarduerarekin duen konpromisoa” eta dei egin diete gai horretan eskumena duten erakundeei egoerari konponbidea bilatzeko lanean jarraitzera. Era berean, langileei eta haien familiei elkartasuna adierazi diete eta azaldu dute “bizi duten egoera latzean laguntzeko prest” daudela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide