Ohiko eskema mantenduko dute Latiorroko jaiek aurten ere. Asteburu oso bat hartuko dute, irailaren 15etik 17ra, eta jaia goizeko ordu txikietara arte luzatuko da ostiral zein larunbatean. Lehen gauean Ut!, Oxabi erromeria eta DJ Teso arduratuko dira parranda girotzeaz. Bigarrenean, aldiz, Los Zopilotes Txirriaos, Lehian erromeria eta DJ Masa igoko dira oholtzara.
Baina giroa ez da gauera mugatuko. Antolatzaileen hitzetan, “igandeko eskaintza indartzea” izango da aurtengo erronketako bat. Horretarako, ohiko marmitako txapelketaz gain, ekintza berri bat egongo da auzoan: txirrindularitza kronoigoera. Arabako Itzuliaren 45. edizioa izango da, kadeteen kategoriakoa. Parte hartzaileek hiru kilometroko ibilbidea egin beharko dute San Bartolomeraino.
Egitarauaren gainerako jarduerek aurreko urteetako eskema mantenduko dute, gutxi gorabehera. Ostiralean eskolako haurrek piztuko dute jaia, auzoan barrena eskainiko duten danborradarekin. Larunbatean, aldiz, mendi martxa eta herri bazkaria izango dira ekintza esanguratsuenetako batzuk.
Aurrera begira, “auzoko bazterrak betetzeko modu berriak” identifikatu eta asmatu nahi ditu jai batzordeak, eta auzoko “ostalari, elkarte zein belaunaldi berriei” luzatu diete horretan parte hartzeko gonbita.
Egitarau osoa
Irailak 15, ostirala
18:00 // Danborrada auzoan zehar. Ibilbidea Txosnagunean hasi eta amaitu egingo da. Latiorro HLHI eta Jesuri Guraso Elkartearen laguntzarekin
19:00 // Txupinazoa eta buruhandiak Galtzagorri eta Sorginlarren taldeekin
19:00 // Kalejira Lankaietako Lagunak txistulari taldearekin
20:00 // 'Euskaraz dantza' umeentzako ikuskizuna (Untzueta plaza)
21:00 // Musika: Ut! + Oxabi + DJ Teso
Irailak 16, larunbata
8:00 // XIII. Mendi Martxa. Izen ematea txosnagunean izango da eta ohiko ibilbidea egingo da: Elorritxugane-Jesuri. Santa Marinan hornidura puntua egongo da
11:00 // Puzgarriak, umeentzako tailerrak eta jolasak, Kirikiño taldearen laguntzarekin (Kamaraka kalea)
12:00 // Igel-toka txapelketa
12:00 // Musika bandaren kalejira (San Roke Musika Elkartea)
14:30 // Herri-bazkaria (Pagolar kalea). Tiketak salgai auzoko tabernetan
16:30 // Bingoa
16:30 // Mus txapelketa (Gorbea kalea)
19:00 // Txapel eta alpargata jaurtiketa (Gorbea kalea)
21:00 // Musika: Los Zopilotes Txirriaos + Lehian + DJ Masa
Irailak 17, igandea
8:00 // Latiorroko XXXII. Marmitako txapelketa (Pagolar kalea)
10:00 // Arabako Itzuliaren 45. edizioa (kategoria: kadeteak) 3 km-ko kronoigoera (Campa del Burro biribilgunea - San Bartolome). Izen ematea: Extremadura Etxea. Antolatzailea: Laudioar Txirrindularitza Elkartea.
12:00 // Poteoa Arloteen eskutik
13:00 // Kazolak epaimahaiaren aurrean aurkeztea
13:00 // Itxarkundia dantza-taldea
14:00 // Zozketa eta sari banaketa
15:00 // Marmitako bazkaria
16:30 // Bingoa
19:00 // Gauargi erromeria
19:00 // Txokolada
20:00 // Jai amaiera