Indartsu hasi dira Ugarteko jaiak

Erredakzioa 2023ko uzt. 29a, 13:55

Ehunka lagunek bete zuten auzoko plaza gauean. 

Atzo arratsaldean hasi ziren Ugarteko jaiak. Futbito txapelketaren azken norgehiagokak egin ziren lehenbizi, eta 19:30ean piztu zen jaiei hasiera emateko suziria. Talo tailerra eta txistorra zein udai jana egon ziren jarraian, eta zunbarekin jarraitu zuten iluntzean. 

Gauean ehunka lagunek bete zuten auzoko plaza, Lukiek taldearen eta Aberbeltz erromeriaren emanaldietan. HBN DJak luzatu zuen gaua, goizeko ordu txikietara arte. 

Astelehenera arte luzatuko dira jaiak, adin guztientzako ekintzekin. Hemen ikusi daiteke gaurko egitarau osoa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide