Amurrioko Gazte Asanbladako kideak buru-belarri aritu dira lanean Gaztetxeko fatxada margotzeko. Duela bi aste ekin zioten lanari ardreiluzko horma zurituz. Azken egunetan, aldiz, auzolanari ekin diote, herriko graffitigileen laguntzaz.
Dozenaka gazte bertaratu dira horma-irudian aletxoa jartzera. Aurrerantzean 'Gaztetxea' hitz erraldoiak egingo die ongi etorria San Jose auzoko espaziora bertaratzen diren bisitariei. Atzo arratsaldean egin zuten muralaren inaugurazioa.
Argazkiak: Amurrioko Gazte Asanblada