Gaur hasiko dituzte obrak Ruperto Urquijo kalean. Horien helburua da kolektore berria instalatzea eta hilabete osoan luzatuko dira, irailaren 1era arte, hain zuzen.
Goizeko lehen orduan ez zegoen oraindik hesirik kalean, baina Laudioko Udalak bandoak banatu ditu horren berri emateko, nahiz eta, berez, tokiko erakundeak ez dituen lanak gauzatuko.
Lamuza kalera joateko Butroi kalea erabili ahalko da abuztuan.