Hasi ziren bezala amaitu dira Ugarteko jaiak: auzo giroan. Ostiralean eta larunbatean ehunka lagun bertaratu ziren Laudioko auzora, gauean batez ere. Gainontzeko egunetan giro gertukoagoa izan da nagusi, bizilagunak izan direlako egin diren ekintzen protagonista nagusiak.
Atzo goizean, adibidez, dozenaka lagun animatu ziren Ugarteko hainbat txoko ezagutzeko txangora. Arratsaldean, aldiz, lokotx bilketa txapelketa egon zen plazan. Gaueko hamarretan amaitu zituzten jaiak, bukaera traka lehertaraziz.
Jai batzordeko kideek positiboki baloratu dute aurtengo jaiek izandako harrera, eta festaren antolakuntzara batzeko deia luzatu diete bizilagun guztiei.
Argazkiak: Txema Sallen eta Txabi Alvarado Bañares