Lehertu dira Laudioko sanrokeak. Jai-kuadrilla historikoek piztu dute lehenengo suziria udaletxeko balkoitik, jendez gainezka zegoen Herriko Plazan.
Aurretik, 10:00etan, ehunka gazte batu dira Alberto Acero plazan Baldarrak kuadrillak antolaturiko gosari herrikoian. Indarrak hartuta, kalejira zaratatsu batek gidatu ditu Suziri Jai Koordinakundeko kuadrilla guztiak Herriko Plazara, perkusio eta pankarta-dantza artean.
Abuztuaren 27ra arte luzatuko dira Laudioko Jaiak, eta adin eta gustu guztientzako egitarau oparoa prestatu dute Udalaren eta herriko eragile guztien artean. Hemen ikusi daiteke egunez eguneko egitaraua.
Argazkiak: Aiamr Gutierrez Bidarte, Aitor Aspuru Saez eta Txabi Alvarado