Gaur, seguraski, atseden hartzen egongo dira Antzinako Kuadrilletako kideetako asko, aurreko bi egunak oso biziak izan baitira eurentzat. Jaien hasierako txupina jaurtitzeaz arduratu ziren astelehenean. Atzo, aldiz, egun osoko egitaraua prestatu zuten, azken urteetako dinamikari jarraiki. Hamaiketakoa eta kalejira egin zituzten goizean, eta Institutuko frontoian bildu ziren gero, elkarrekin bazkaltzeko.
Kuadrilla historikoetako kideek emozioz bizi izan dituzte jaien lehen egunak, Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez: