Kuadrillek ez zuten atsedenik hartu Laudioko jaien hirugarren egunean. Sargoriari aurre eginez, su artean aritu ziren goizean zehar, paella prestaketan. Aldai plazan egin zuten gastronomia lehiaketa, eta bertan bazkaldu zuten gero.
Arratsaldean arduera sorta zabala izan zuten, bingo musikatuarekin, 'cluedo-poteoarekin' eta jai tematikoarekin. Gauean, aldiz, Azkenak kuadrillaren baitan sortutako Azkenak Itxi Dezala DJ taldeak jendez bete zuen Txosnagunea.
Amaitu egin da sanrokeen lehen zatia. Datorren asteko asteazkenean (abuztuak 23) hasiko da bigarren txanpa, Berakatz Egunarekin. Hemen ikusi daiteke geratzen diren egunetako egitarau osoa.