Eguzkiak eta beroak ez ditu Rakataplaren gastronomia txapelketako parte hartzaileak kikildu. Ehunka lagun batu dira urteroko zitara, eta su artean mugilduta igaro dute goiza, patata-arrautzopila eta untxi gisatua prestatzeko.
68 kazola aurkeztu dira guztira norgehiagokara, Rakataplako kideek azaldu dutenez. 13:30ak pasata ekin diote irabazleak iragartzeari, eta tarte luze bat igaro dute horretan, dozenaka sari banatu baitituzte.
Hauek izan dira lehen bost sailkatuak:
- Klandestinto taldea (79 puntu untxian eta 61 tortillan)
- Jose Matia Kaleak taldea (74 puntu untxian eta 64 tortillan)
- Peio eta Txomin taldea (73 puntu untxian eta 64 tortillan)
- Txokolateo taldea (69 puntu untxian eta 67 tortillan)
- Txustarrieta Bat taldea (65 puntu untxian eta 69 tortillan)