ARGAZKI KRONIKA

'Iraia-Rodri' bikoteak irabazi du Gardeako jaietako bigarren torneoa

Erredakzioa 2023ko abu. 21a, 14:16

Asteburuan jokatu da Gardeako jaietako bigarren torneoa. 16 bikote mistok hartu dute parte, eta 40 partida burutu dira larunbatetik igandera.

Laudio Padel Klubak jaietako torneoa antolatu du Gardean, bigarrenez. Abuztuaren 19an eta 20an pilatu dituzte partida guztiak, modalitate mistoan. Hala, 32 emakume eta gizonek hartu dute parte aurtengo edizioan.

Jokalari eta zaleek, partidari ez ezik, beroari ere egin behar izan zioten aurre, baina tenperatura altuek ez zuten egitasmoa eragotzi: larunbatean lau kategoriak osatzeko norgehiagokak egin zituzten; eta arratsaldean final laurdenak. Hala, igande goizean izan ziren lau kategorietako finalak (lehen bi postuak erabakitzeko) eta konpentsaziozkoak (hirugarren eta laugarren sailkapenak zehazteko).

Hauek izan ziren irabazleak, aipatutako mailetan:

  1. Iraia-Rodri 
  2. Izar-Sergio 
  3. Izaskun-Eukeni 
  4. Jone-Jon

Sailkapen osoa

Izaskun eta Eukeni bikoteak, gainera, "jatortasun saria" ere eraman zuen. Horrenbestez, horrela geratu da sailkapena:

1. maila

  1. Iraia-Rodri
  2. Nahia-Eneko
  3. Irune-Aitor
  4. Izaskun-Jonan

2. maila

  1. Izar-Sergio
  2. Tamara-Eder
  3. Txaro-Carre
  4. Aintzane-Eukeni

3. maila

  1. Izaskun-Eukeni
  2. Hafi-Fikri
  3. Leire-Igor
  4. Miriam-Joseba

4. maila 

  1. Jone-Jon
  2. Nerea-Iker
  3. Enci-Patxa
  4. Marta-Josu

Argazkiak: Laudio Padel Kluba

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide