Egunari gorazarre eginez, Laudioko jai-kuadrillak izan ziren atzoko arratsaldeko protagonista nagusiak. Zoroak Inkultur Taldeak antolaturiko muturreko herri kirolen txapelketak ehunka lagun bildu zituen zezen plazan. Ekintza bukatzerakoan kalejira jendetsu batek zeharkatu zituen herriko kaleak.
Halaber, beste hamaika ekintza ere egon ziren Laudioko jaien egitarauaren barruan: antzerkiak, bertso-saioak, erraldoi eta buruhandien kalejira, zaldi-probak...
Iluntzean musika eskaintzaren unea iritsi zen. Eszenatoki handiek zein kale kontzertuek gustu guztientzako programazioa osatu zuten. PetaZetak kontzertua eskaini zuen Irukurutzetako aparkalekuan, eta Katuk, Hofek eta Urrats erromeriak berdina egin zuten Laudioko Txosnetan. Baina izan ziren beste hainbat kontzertu ere, Esne Potakek Keskan edota Placton taldeak Ilargi eta Gorka tabernetan eskainitakoak, esaterako.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte