Goizean gertatu bezala, arratsaldean ere jendetza atera zen Laudioko kaleetara Baserritar Eguneko egitarauaz gozatzera. Euria ez zen aitzakia izan eta egitarau oparoaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek: Herri bazkaria, kalejirak, artzain txakur lehiaketa...
Iluntzean musika eskaintzaren unea iritsi zen. Sorotan Bele taldeak Laudioko San Roke Musika Bandarekin eskaini zuen kontzertua izan zen ikusmira eta ilusio gehien piztu zuen ikuskizunetako bat, eta Aldai Plaza goraino bete zuten talde ezagunaren jarraitzaileek. Irukurutzetan, aldiz, Rosario Floresek ere ikusle ugari elkartu zituen, euritan kantan.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte