Bestelako ekintza ugari ere izan ziren atzoko egunean Laudioko festak girotzeko. Txosna Batzordeak herri bazkaria prestatu zuen, eta Eztandak kuadrillak zelai-erre txapelketa antolatu zuen txosnagunean bertan. Kuadrillen Egunean egin beharreko ekintza zen hura, baina egunez aldatu behar izan zuten, osteguneko tenperatura altuen ondorioz.
Lamuza Plazan herriko gazteenak dantzan jarri zituen DJ Xaiborrek. Gauean, aldiz, jendetza elkartu zen Aldai Plazan La Mision orkestraren ikuskizunaz gozatzeko. Euri zaparradak ez zuen galarazi jai-giroa goizeko ordu-txikiak arte luzatzea.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte