Ehunka kofradek bat egin dute gaur Done Petri Parrokiako arkupeetan, urteroko tradizioari segida emateko. Ez da hori izan, ordea, eguneko ekintza bakarra. San Roke Musika Bandak kontzertua eskaini du Aldai Plazan, eta Alberto Acero enparantzan herri kirolen erakustaldia eskaini dute.
Hasiberrientzako entzierroaren aldeko protesta
Gainera, manifestazio inprobisatu batek Laudioko erdiguneko kaleak zeharkatu ditu gaur goizean. Haur talde batek "kartoizko bigantxen" aurkako pankarta bat atera du kalera. Izan ere, aurten, hasiberrientzako entzierroak ur-zezen entzierroengatik ordezkatu dituzte, "animalien eskubideak eta ongizatea babesteko 32/2023 Legeak haurrek tauromakian parte hartzea berariaz debekatzen duelako", Udalaren hitzetan.
Manifestazio inprobisatua txalo zaparrada batekin jazo dute kalean zeuden dozenaka herritarrek.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte.