Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak Jennifer Hermoso jokalariari baimenik gabe emandako musuak kirola astindu du mundu osoan eta Aiaraldea ez da salbuespena izan.
Hain zuzen, Altzarrate Kirol Elkarteak pasa den astean exijitu zion Federazioari berari Rubialesen jarduera zigortzea, Munduko Kopako ospakizunaren testuinguruan egindakoak futbol erakundearen protokoloa urratzen duelako.
Zehazki, Altzarratek salatu zuen jarrera hori Sexu indarkeriaren kontrako protokoloaren 4. puntuaren kontrakoa dela.
Hori ez ezik, hurrengo egunean klubak idazkia bidali zion Euskal Federazioari antolakunde horrek plazaratutako adierazpenekin ere bat egiteko eta, gainera, zoriondu zituen dimisioa aurkeztu zituzten lurralde federazioko presidenteak, euskal ordezkaria barne.