APILLek 1.000 euro zozkatuko ditu Laudioko saltokietan erosten dutenen artean

Jone Gartzia Gerra 2023ko ira. 1a, 07:00

Laudio Berrikusi aplikazioaren erabilera sustatzea da ‘Ongi etorri udazkena’ kanpainaren helburua. / Aiaraldea.eus

Laudio Berrikusi aplikazioaren erabilera sustatzeko kanpaina abiatuko du Laudioko Merkatarien Elkarteak. Gastatutako 10 euro bakoitzeko partaidetza-txartel bat eskuratuko dute Laudio Berrikusi aplikazioa erabiltzen dutenek.

APILLek Ongi etorri udazkena kanpaina abiatuko du Laudio Berrikusi aplikazioaren erabilera sustatzeko eta erabiltzaile berriak eskuratzeko. Irailaren 4an, astelehenean, abiatuko da egitasmoa. Horren barruan, urriaren 16ra bitartean, Laudioko saltokietan gutxienez 10 euroko erosketaren bat egiten dutenek 1.000 euroko erosketa-txartel baten zozketan parte hartu ahalko dute.

Parte hartzeko erosketa tiketa igo behar da Laudio Berrikusi aplikazioara, ‘Club LB’ atalean ‘Zozketak’ botoia sakatu eta bertako jarraibideei jarraituz. Gastatutako 10 euro bakoitzeko partaidetza-txartel bat eskuratuko dute Laudio Berrikusi aplikazioa erabiltzen dutenek. Erosketak irailaren 4tik urriaren 16ra egin ahalko dira eta zozketa urriaren 18an egingo du APILLek. Sari banaketa urriaren 20an, ostiralean, egitea espero du Laudioko merkatari eta ostalarien elkarteak.

Laudio Berrikusi

Duela urtebete baino gehiago jarri zuen APILLek Laudio Berrikusi ekimena martxan. Mugikorretan deskargatzen den aplikazio horren helburua da “tokiko enpresak bizilagunekin eta bezeroekin konektatzea”. Dagoeneko 3.000 erabiltzaile ditu tresnak. Horregatik, oraingo kanpainaren helburua hauen artean aplikazioaren erabilera dinamizatzea eta deskarga berriak lortzea da, publiko gaztearen artean batez ere.

Urte amaiera bitartean hainbat ekintza egingo ditu APILLek eta Ongi etorri udazkena izango da horien artean lehena. Kanpainak badu bigarren helburu bat, tokiko saltokiak aktibatzea, hain zuzen. Hauek proposamen gehiago bidaltzea nahi du elkarteak, eta aplikazioa bezeroekin komunikatzeko tresna gisa erabiltzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide