LAIA Laudio Lezeaga Aretora itzuliko da ikasturte berri honetan programa zabal batekin

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko ira. 11a, 06:45

Datorren ikasturterako jarduerak irailaren 26an aurkeztuko dira, 18:30ean.

Irailaren 26an, 18:30ean, LAIA Laudio aurkeztuko da Lezeaga Aretoan; iaz emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa sustatzeko helburuarekin sortutako herriko emakumeentzako Jabekuntza Eskola. Ekitaldian Virginia Imaz clown-ak umorea eta samurtasuna ardatz hartuta, desparekotasuna eta indarkeria genero-ikuspegitik hartzen dituen antzezlana hurbilduko die bertaratutakoei: “Akelarre”.

Gainera, egun horretan bertan, 2023-2024 ikasturteko programazioa ezagutzera emango da.

LAIA LAUDIO PROGRAMAZIOA

"Bakardadeak Eskola" ekimena Laudion ezarri zen 2021ean, nahi ez den bakardadeari aurre egiteko. Ikastaro hau astearteetan itzuliko da, hirugarren urtez jarraian, 17:00etatik 19:00etara. Programa bihar, irailak 12, hasiko da Lezeaga Aretoan eta emakumeetan jarri nahi du arreta, ahalduntzen eta nahi ez duten bakardade-egoerei aurrea hartzen lagunduko dieten gizarte-trebetasunak garatzeko topagune bat sortuz. Izan ere, emakumeek dute egoera horiek jasateko arrisku handiena, bizi-itxaropen handiagoa, soldata-arraila (pentsioak eta soldata baxuenak) eta familia-zaintzaileen rola direla eta.

Biodantza Tailerra
Irailaren 19an eta 26an eta urriaren 3an eta 10ean Biodantza tailerra egingo da. Gorputzaren eta psikologian esku hartzeko teknika bat da, eta pertsona bakoitzaren potentzialtasuna garatzen du gorputzaren eta mugimenduaren bidez. Tailerra ordu eta erdi luzatuko da, 17:30etatik 19:00etara, hain zuzen ere.

“Emakumeak osasunaren alde” tailerra
Aurten Laia Laudioren programazioan faltako ez den beste ezinbesteko bat Emakumeak Osasunaren alde tailerra izango da. Ekimenaren helburua udalerriko osasun-zerbitzuak erabiltzen dituzten emakumeei ongizateak eraikitzeko gunea eskaintzea da, beren osasuna oro har eta, bereziki, osasun mentala kudeatzeko autonomia emango diena, ahalduntzea tresna terapeutiko prebentibo eta psikofarmakoen erabileraren alternatiba gisa hartuta. Programa irailaren 26an hasiko da eta astearteetan emango da 10:00etatik 13:00etara. Guztira 10 saio izango dira. Tailerra María Ángeles Becerro mediku psikoterapeuta eta osasun mentalean espezialista den psikodramatistak emango du berriro ere.

Parte hartu nahi dutenek ikastaroak hasi baino hiru egun lehenago eman beharko dute izena Laudioko Gobernantza Feministako Zerbitzuan (944 03 48 50/laialaudio@laudio.eus) edo laia.araba.eus helbidera mezu elektroniko bat idatziz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide