Ostiralean hiru jarduera egin zituzten guztira: haurrentzako marrazki lehiaketa, ohorezko ardoa eta mokadua eta karaokea.
Larunbatean, aldiz, San Pedroko elizara mugitu ziren, aipamen berezia egin baitzitzaien 12:00etako mezan. Ondoren, luntxa egin zuten zentroan, udal ordezkarien laguntzarekin. Arratsaldean, aldiz, musikak eta dantzak hartu zuten protagonismoa, Baisala taldearen dantzaldiarekin eta Amigos del Swing-en kontzertuarekin.
Igande goizean, aldiz, gastronomia izan zen nagusi, untxi, gazpatxo zein tortilla txapelketa egin baitzuten Kamaraka kalean. Arratsaldean igel toka txapelketa antolatu zuten, eta txokolatea banatuz amaitu zuten jaia.
Argazkiak: Laudioko Extremadura Etxea eta Txabi Alvarado Bañares