Atzo arratsaldean hasi ziren Latiorroko jaiak. Auzoan dagoen eskolako haur, langile eta gurasoek berotu zuten giroa lehenbizi, ohiko danborradarekin. Ondoren leherrarazi zuten festari hasiera emateko traka, buruhandiak haur eta gazteen atzetik ateratzen ziren bitartean. Goizeko ordu txikietara arte luzatu zen jaia, kontzertuekin.
Igandera arte iraungo dute Laudioko auzoko festek eta egitarauan ekintza ugari bildu dituzte. Hemen ikusi daiteke gaurko egitaraua eta hemen biharkoa.