Laudioko Udako Bola Txapelketa jokatu zuten aurreko bi asteburuetan 50 bolarik baino gehiagok. Horien artean Aiaraldeakoak eta kanpokoak egon dira. Antolatzaileak oso pozik agertu dira emaitzekin. Irabazleak Alberto Lopez eta Bea Isasi izan ziren, baina berdintasuna izan da nagusi.
Izan ere, Ruperto Urkijo Bolatoki Elkarteko presidente Oskar Larrazabalek nabarmendu duen bezala, puntuaketak erakutsi du pareko maila dutela bolariek.
Aiarako bola jokoa sustatzen eta praktikatzen dutenen hurrengo hitzordua urriaren 7an izango da, eskualdeko LVIII. txapelketa jokatzeari ekingo baitiote egun horretan.
Lehenengo asteburuetan partideek erabakiko dute zein izango den sailkapena eta emaitza horiek aintzat hartuko dituzte lehenengo hamasei sailkatuen kanporaketak jokatzeko eta lehen zortzi bikoteen artekoak lehiatzeko.
Abenduaren 9ko arratsaldean izango dira finalak bi kategorietan.