Kultur sorkuntza Aiaraldean

Oscar sarien lehiatik kanpo geratu da Esti Urresola

Aitor Aspuru Saez 2023ko ira. 21a, 11:40

'20.000 especies de abejas' filmaren aurrestreinaldia Bilbon. / Aiaraldea.eus

La sociedad de la nieve, Juan Antonio Bayonaren filma, hautatu du Espainiako Zinema Akademiak Estatu Batuetako lehiaketan aritzeko. Hala ere, Esti Urresolak hautagaitza gehiago dauzka nazioarteko sarietan.

Atzo jakinarazi zuten La sociedad de la nieve izango dela Espainiako estatuko ordezkaria Oscar Sarietan. Juan Antonio Bayonaren filmak ekoizpen gehiagotan landutako gertakaria islatu du Netflixentzat sortutako lanean, hau da, Urugayko errugby talde batek Andeetan izandako hegazkin istripua, Alive! pelikulan ere jorratutakoa, esaterako.

Bayonaren hautaketarekin bi zuzendari euskaldun geratu dira sarien hurrengo fasetik kanpo, Esti Urresola eta Victor Erice.

Urresolak berak adierazi zuen azken hautagaien artean egotea nahikoa zela berarentzat. Izan ere, ezin da ahaztu laudioarraren proiektua zinema independentea dela eta oso urrun iristen ari dela aurrekontu apalarekin.

Gainera, nazioarteko sari gehiago eskuratzeko aukera dauka Urresolak, eta lasterketa horretan Victor Ericerekin egongo da berriro, nor baino nor. Zehazki, Europako Zinema Akademiako aitortzetan izango da. Urresolarentzat ohorea izan da 18 hautatuen artean egotea, Victor Erice barne.

Horrez gain, laudioarrak izendapen gehiago metatu ditu. Aitortza horiek Europako Parlamentuenak dira eta balio europarren unibertsaltasuna eta aniztasuna islatzen duten filmeek jasotzen dituzte. Urresolarekin batera badago Aki Kaurismaki ere, besteak beste.

Zinemaldian berehala

Aipatutakoaz gain, 20.000 especies de abejas pelikulak erronka berria izango du bihar bertan, Donostiako Zinemaldiko Zinemira Saila inauguratuko baitu. 

Halaber, 150.000 ikusle erakarri eta gero Espainiako estatuko zinemetara, edukia plataformetan ikusgai dago abuztutik eta DVD eta Blu Ray euskarrietan ere badago irailaren 12tik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide