Arabako Foru Aldundiak bultzatutako nahi gabeko bakardadearen kontrako estrategiaren aitzindaria da Laudio eta hori islatu zen atzo Auzabezea jaiaren bitartez.
Izan ere, erakundeen helburua da edozein herritarren bakardadea murriztea eta horregatik ahalegin berezia egiten dute biztanleria nagusiaren kasuan. Horrela, atzo ehunka adindu gonbidatu zituzten bazkaltzera, elkar ezagutza errazteko eta sareak ehuntzeko.
Hori baino lehen txupinazoa egin zuten, umeentzako jarduerak eta puzgarriak, Patxi Perez eta konpainiak dantza plaza saioa eskaini zuen eta Gorka Urtaran Aldundiko Gizarte Ongizate Diputatuak eta Ainize Gastaka Laudioko alkateak hitza hartu zuten ekimena goraipatzeko. "Balioen herria bilakatu nahi dugu Laudio" aldarrikatu zuen Gastakak.
Argazkiak: Aitor Aspuru Saez eta Bakardadeen Eskola